“Tretatxu” Anita Maravillas
Haur bihurri baten istorioa kontatzen du lan honek, goseak eta bidegabekeriak markatutako haurtzaroaren ondoren, bere lurraldeko bidelapur miretsiena bihurtzen dena.
Boteretsuei egindako lapurreten, ezinezko ihesaldien eta abentura zirraragarrien artean, txotxongiloen ikuskizun delikatu honek umorea, emozioa eta samurtasuna uztartzen ditu konpainia bereizten duten estetika zainduarekin eta sentsibilitatearekin.

