Ogibide Antzeztuak
Ondarearen Europako 2026ko Jardunaldiek lurraldeko ondarea deskubritzeko, ezagutzeko eta haren kontserbazioan parte hartzeko gonbita egingo diete Arabako herritarrei urrian zehar. «Gure eskuetan / El patrimonio en nuestros manos» lelopean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, bat dator Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak 1991tik bultzatutako ekimen batekin.
Arabako programazioak askotariko proposamenak eskainiko ditu, publiko desberdinei zuzendutako jarduerekin, lurraldeko hainbat tokitan banatuta, eta jarduerak kuadrilla guztietan egingo dira. Besteak beste, bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak, zinema arkeologikoaren proiekzioak, erakusketa bat eta bisita antzeztuak egongo dira, bai eta memoriarekin, lanbide tradizionalekin, dokumentu ondarearekin, arkeologiarekin eta ondare immaterialarekin bereziki lotutako proposamenak ere.

