OFF Lokal Araba

OFF Lokal Araba

Nora, nora ezean – Musaloka Kolektiboa

Joaten ez den emakume bat da Nora, geratzen dena, auzoko bazterrak bere egiten dituena. Obrak hizpide du etxegabetua izan den adineko emakume baten eguneroko erresistentzia. Sistemak bazterrera bultzatu nahi duen arren, Norak bere auzoan bizitzen jarraitzea erabaki du.
Noraezean doa, edonon etxea sortzen eta kaleko izkina bakoitza elkargune bihurtzen. Antzerki gestualaren eta egunerokotasunaren poetikaren bitartez, lan honek espazio publikoa babesleku bihurtu nahi du, gaur egungo etxebizitzaren problematika plazara ateraz eta pertsona orok bizitza duin bat izateko duen eskubidea aldarrikatuz.

Zuzendaritza: Silvia Larrauri
Dramaturgia: Silvia Larrauri, Ania Beltrán
Kanpo begirada: Inés Vaquero, Iñigo Sanz
Antzezleak: Silvia Larrauri
Maskara aholkularitza: Rodrigo Casillas Martín

 

 

Etorkizunak dio Fuego! – Makur Antzerkia

Etor zaitez Frank Benson idazlearen azken liburuaren aurkezpenera: Etorkizunak dio Fuego!. Beldurrezko liburu bilduma baten hamairugarren eleberria da. Aurreko liburuek ez zuten harrera onik izan eta Frank bere muga jo du. Agian hau izango da bere azken aukera. Hil ala bizikoa da.
Arrakasta izango du saiakera honetan? Liburua irakurri duen norbait etorriko ote da behintzat?, ala patuak beste plan bat dauka berarentzat?

Ideia eta sorkuntza: Makur Antzerkia
Antzezleak: Jone Bengoa, Gontzal Uribe
Kanpo begirada: Pablo Ibarluzea
Diseinu grafikoa: Irati Antía


IZENA EMATEKO* AURREZ AURRE, herritarren arretarako zerbitzuan (HAZ) honako informazio hau emanez: izen-abizenak, telefonoa eta antzerki-emanaldietara joateko aukeratutako pasea.
ONLINE, kultura@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Bertan, antzerkira joateko aukeratutako izena eta abizenak, telefonoa eta pasea adieraziko dira.
*Pase bakoitzean izena emandako pertsonen kopurua caindituz gero, zozketa bat egingo da izena eman dutenen artean, eta 15 lagunek baino ez dute parte hartuko.

Fecha

11 Oct 2026

Hora

12:30

Lugar

Parque Lamuza parkea (Laudio)

Categoría

Scroll al inicio