Mary Anning eta dinosauroen hondartza
MARY ANNING ETA DINOSAUROEN HONDARTZA| 1811n, Mary Anning hamabi urteko neska jakinguratsua eta bizia da. Itsas ertza arakatzen ematen ditu egunak, fosil bila, garai bateko harri bitxi horien bila. Aitak transmititu dio pasio hori. Baina dena aldatzen da aita ustekabean hiltzen denean, marrazki misteriotsu bat eta familia oso egoera zailean utzita. Amari eta anaiari egoera hori gainditzen lagundu nahian, Mary marrazkiaren sekretua ere argitzen saiatzen da. Bidean, fosilak baino askoz gehiago aurkituko ditu: ustekabeko lagunak, abentura ahaztezinak eta paleontologiaren historiako lehen kapituluak.
TXIKI-ZINEMA | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!

