Irailak

Irailak

ZINEMASTEA DOKUMENTALA

Ondoren, solasaldia Izaskun Arandia zuzendariarekin, bere aita Manu Arandiarekin eta Sergio Azkaraterekin, filmaren ekoizlaria.

IRAILAK

Izaskun Arandia
2026
77′
Euskera (Subtítulos en castellano)

1935 amaieran, Espainiako Gerra Zibila piztu baino hilabete batzuk lehenago, Miguel Vargak (64), nire birraitonak, familia utzi zuen Tolosan eta bere jaioterrira, Burgosera, joan zen. Ez zen itzuli, eta gerra betean, bere emazteak honako jakinarazpena jaso zuen: frontean erail zutela. Bere gorpua ez zitzaion inoiz itzuli familiari.

Gaia zalantzan jartzen zenean, ez zegoen erantzunik, eta hainbat hamarkadatan ez zen gaia landu familia bileretan. Hala ere, 2018ko egun batean, zerbait gertatu zen: nire familiaren historia ez ezik, Espainiako memoria historikoa ere aldatu zuena. Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuaren ADN bankuaren programaren bitartez, nire birraitonaren hondarrak berreskuratu eta gure familiari itzuli zitzaizkion. Xehetasun asko jakin genituen gertatutakoari buruz, baina bi galdera garrantzitsuk erantzunik gabe jarraitzen dute: zergatik utzi zuen nire birraitonak familia, eta zergatik hil zuten?

Film honek bilaketa horri jarraitzen dio, nire familiaren historia baliatuz askoz handiagoa den zerbait begiratzeko: Espainiak gerra zibilaren hildakoak lurpetik ateratzeko duen prozesu luze eta amaitu gabea hain zuzen ere. 90 urte pasa dira, eta oraindik ere, milaka familia zain daude beren senideak non eta zergatik amaitu zuten jakiteko.

 

Fecha

28 Oct 2026

Hora

19:30

+info

Leer más

Etiquetas

Zinemastea

Lugar

Arkabia
Postas 13-15

Categoría

Leer más
Scroll al inicio