“Hutsune handi bat”

“Hutsune handi bat”

“Dokumental honek, heroinak eta HIESak Urretxun eta Zumarragan sortu zuten minaren memoria kolektiboa jasotzen du, orduko protagonisten euren ahotik. Lana Urretxun eta Zumarragan oinarritzen da, nahiz eta uste dugun herri askotan senti edo islatu daitekeen lana dela. Gure ikerketen arabera, bi herri hauetan 115 gaztetik gora hil ziren heroinaren eta bereziki HIESaren ondorioz. Hutsune handi bat da hau edozein herritako paisaian. Hutsune handi bat, herriak hutsuneek ere osatzen baitituzte, eta sarri, ez baitiegu behar edo merezi duten presentzia ematen.”

Hala, dokumental honek hutsune horri begiratzeko ausardia izan nahi du, min horren errehabilitazio ariketa kolektibo bat; gai honetaz kasik hitz egin ez den jendarte batean.

Martxoaren 12an egin zen estreinaldia Zumarragan, eta proiekzio huts batetik harago, emanaldiak oroimenari alegatu bat bihurtu dira, zaurien aldarrikapen bat, apurtu ziren amets horien aitortza bat.

“Hutsune handi bat”

Fecha

18 Oct 2026

Hora

19:00

+info

Leer más

Lugar

Aramaioko Kultur Etxea

Categoría

Leer más
Scroll al inicio