Estatu Batuetan, familia bat bizikletaz
Duela urtebete, 3.200 kilometroko ibilbidea osatu genuen AEBetako mendebaldean, Kalifornia eta Oregongo kostaldea zein Cascade mendiak zeharkatu genituen lau hilabetetan zehar, gure 2 eta 5 urteko bi seme-alaba txikiekin. Hiru bizikleta eta haur-gurditxo batekin. Esperientzia zoragarri eta liluragarria bizi izan genuen laurok elkarrekin.
Hitzaldi honetan haurrak ongi etorriak dira.
Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Pérez de Nanclares eskutik.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
