Bisita gidatua World Press Photo 2026
Astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Aurten ere, hogeita laugarrenez, munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Vitora-Gasteizera iritsiko da. Oraingoan, 42 istorio bisual egongo dira ikusgai, beste hainbeste kazetarirenak (10 emakume aurtengo edizioan), askotariko ikuspegi eta eduki hunkigarriekin.
WPPk hautatzea bera dagoeneko sari profesional bat bada ere, beti egoten da bereziki deigarria den irudi bat: urteko argazkia. Kasu honetan, New Yorkeko immigrazio-auzitegi bateko korridoreetan ICEk atxilotu zuen unean senide bati etsipenez eusten dioten bi emakumeren minez beteriko aurpegiaren irudia da. Irudiak “ICEk bananduta” izenburua du, eta Carol Guzi kazetari grafiko iparramerikarrak —besteak beste, Pulitzer saria lau bider irabazi duenak—egindako erreportaje baten parte da.
Aurtengo erakusketan izango ditugun 147 argazkien artean, giza hauskortasuna erakusten diguten kontakizun intimo eta hunkigarriak daude, zeinak, pertsonalak izan arren, balio globala baitute; bestetik, ezin ditugu ahaztu Ukraina eta Gaza, ezta Z belaunaldiak munduko hainbat lekutan egindako protestak erakusten dizkiguten irudiak ere. Krisi klimatikoa (indar handikoaketa, kasu batzuetan, harrigarriak diren irudiekin, erakusten duten erresilientzia dela eta), animalien mundua, botere-abusuak salatzeko ekintza zibikoak, eta Guatemala eta Kenyako emakumeen mugimenduak dira, estilo desberdinekin, munduan zehar urte osoan gertatutakoaren erregistro bisuala osatzen duten istorioetako batzuk.
Errespetutik, zorroztasunetik eta ikuslearen begirada bare eta gogoetatsua lortzeko helburutik sortutako lan profesionalak dira. Egiarekiko konpromisotik abiatuta beti.
Erakusketako 147 irudiak 141 herrialdetako 3.747 argazkilarik aurkeztutako 57.376 argazkien artean hautatu dituzte.
Bisita gidatuak World Press Photo erakusketara (urriaren 19tik aurrera)
- Ikastetetxeak:-Bisitak, astelehenetik ostiralera,10:00etatik 11:00etara egingo dira (euskaraz eta gaztelaniaz).
-Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara, 945 161 830 telefonora deituz eman behar da izena. Izena emateko epea urriaren 15ean, 12:00etan, irekiko da.
-Gehienez 25pertsona.
-Taldea, Montehermosoko klaustroan zain egongo daerakusketara gidarekin jaitsi arte. - Herritarrak-Bisitak ostegunetik larunbatera, 18:00etatik 19:00etara eta igandetan eta jaiegunetan 12:00etatik 13:00etara egingo dira (ostiraletan eta igandetan euskaraz / ostegunetan eta larunbatetan gaztelaniaz).
-Ez da izenik eman behar.
-Gehienez 25 pertsona.
-Taldea eraikineko

