After The Long Rains

After The Long Rains

Afrikako zinemagintza eta kultura garaikidea ezagutarazteko eta kulturartekotasuna sustatzeko jaialdia da, zinemaren bidez bestelako errealitate eta begiradak hurbilduz.
Afrikaldia heldu baino lehen, 8 urtetik gorako haurrentzako jarduera berezia egingo dugu. After the Long Rains filma ikusi aurretik, Aisharen istorioan murgiltzeko dinamika batzuk egingo ditugu. Ondoren, filmaz gozatuko dugu eta, amaitzeko, eskulan eta hausnarketa jarduera egingo dugu, gure ametsak partekatzeko.

 

BAADA YA MASIKA

Damien Hauser
2024
91m

Aisha hamar urteko neska da. Bere ametsa? Europara joatea eta aktore izatea. Horretarako, arrantzale bihurtzea erabakitzen du, itsasontziz Europara bidaiatu ahal izateko. Baina bere amaren ustez, arrantza gizonen kontua da. Aishak, hala ere, ez du amore emango eta bere ametsaren alde borrokatuko du.

 

 

Aisharekin batera, bere ametsa lortzeko abenturan murgilduko gara. Eta bidean ametsen, ausardiaren eta oztopoak gainditzearen inguruan hausnartuko dugu.

Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.

 

 

Fecha

18 Oct 2026

Hora

12:00

+info

Leer más

Etiquetas

Afrikaldia

Lugar

Izaskun Arrue Kulturgunea

Categoría

Leer más
Scroll al inicio