Zetkin

Zetkin ipar euskal herriko punk feminista taldea da.
80ko hamarkadatik gaur egun arteko punk eszena alternatiboan inspiratuta, taldeak garaje punk amorratuko kantuak sortzen ditu.
Hitzak, batez ere euskaraz, baina baita gaztelaniaz edo frantsesez ere, politikoak eta engaiatuak dira, jendarteko gaiak jorratuz: feminismoa, genero-identitateak, bikote indarkeria, ahizpatasuna, klase-borroka, etab.
Taldea riot grrrl eta «more women on stage and back stage» mugimenduetan sartzen da, emazteak musikaren munduan agerian ezartzeko asmoz.

Baxuan: Nathalie R.
Gitarran: Marion C.
Kantuan: Mari L.
Baterian: Pierre S.
Gitarran: Julien L.

Zergatik Zetkin
Clara ZETKIN, XX. mendeko emazte politikoaren omenez, zeina bere engaiamendu marxista eta feministagatik ezaguna izan zen. Besteak beste, Martxoak 8ko Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren jatorria bere borrokan oinarritzen da.
ZETKIN punk feminista taldeak, kantatzen dituen eta duen engaiamenduaren bidez, ildo politiko bera du. Hau da, jendartean ematen den sexu/genero/klase/arraza, eta abarren zapalkuntzaren irakurketa intersekzionala.

GURE KONTZERTUAK
ZETKIN 2022ko urtarrilean sortu zen.
Zatien sorkuntza helburu nagusi gisa, ZETKINen xedea melodia indartsu eta amorratuen bidez mezuak pasatzea da.
Taldea Ipar Euskal Herriko ingurune alternatiboan azkar identifikatua da eta kontzertu proposamenak espero baino azkarrago lortu ditu.
Taldeak ingurune honetan du oholtza esperimentatzen, baina ostatuetan ere bai, sorkuntza lana jarraitzen duen bitartean.

Fecha

27 Feb 2024
Llegas tarde

Hora

20:30

Etiquetas

Cancelado

Lugar

Parral Taberna
Cantón San Francisco Javier 4
Categoría