Vitoria-Gasteiz Euskararen Hiria
‘Gasteiz, euskararen hiria’ ekimenak euskararen inguruko jai eta partaidetza topagunea eskainiko digu 12 orduz jarraian, hiriko hainbat kultura, aisialdi, euskara eta kirol elkarte eta gizarte eragileen eskutik. Aniztasuna, euskara eta jaia uztartu nahi ditu, «Plazak eta hitzak, kolore anitzak» lelopean.
Egunean zehar, hainbat jarduera izango dira, hala nola musika, jolasak eta ikuskizunak. Publiko guztientzat pentsatutako programazioa da: haurrak, gazteak eta familiak, bai euskaraz hitz egiten badute, bai ikasten ari badira.
Egitaraua
Jarduerak Andre Maria Zuriaren plazan izango dira 10:00etatik 22:00etara.
10:00-11:00 Haurrentzako ikuskizuna TOR eta TX0BORRO magoekin.
11:00-12:30 Kirola Jokoan, Badaiotz euskal kirol elkartearen eskutik (oharra: ekintza hau Plaza Barrian izango da).
11:00-12:30 Umeentzako ekintzak Kimuak elkartearekin.
12:30-13:00 Zumba Dantza gidatua, Judimendiko ZUmba Herrikoia taldetik.
13:00-14:00 Bertso-saioa Arabako Bertsozale Elkartearekin.
14:00-15:00 Kalejira, Gasteiz Kantuz taldearekin.
15:00-16:00 Kalejira, Dirty Durum Brass Band musika taldearekin.
16:00-17:00 Patata Minak antzerki ikuskizuna, Ane Gebararen eta Aitor Vinagreten eskutik.
17:00-18:30 Joko lehiatua hiriko euskaltegien eskutik.
18:30-19:30 Belarriprest bakarrizketa, Amaia Bonorekin.
19:30-20:00 Gasteizko Euskalgintzaren Arnasa ekitaldia.
20:00-21:15 Pasadena taldearen kontzertua.
21:15-22:00 Annekdotas & lagunen open mic kontzertua.
Saltokiak plazan
Egun osoan zehar, postu gastronomikoak egongo dira plazan, taloak (Arabako Taloak), artisau-garagardoa (Garagart), sagardo arabarra (Kuartangoko Sagardoa) eta pintxoak (Hazia).