Taulara . Mikroantzerkiak

TAULARA. Mikroantzerkiak | Taulara Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) antzerkien ekoizpena sustatzeko antolatzen duen deialdia da. Honetan, lehiaketa irabazi duten hiru lanen aurkezpen emanaldiak eskainiko dira. Mikroantzerki bakoitza IAKko espazio desberdinetan burutuko da, eta bi emanaldi egongo dira jarraian. Emanaldien artean, publikoaren saria jasotzen duen lanak 500 €-ko sari gehigarria irabaziko du.

BEREN IZENEZ | Markos Goikolea (LaPiel konpainia) | Bere ibilbidean zehar, hainbat sari eta omenaldi jaso ditu. “Desde dentro” film laburra Iruñeko zinema jaialdiko sail ofizialean hautatua izan zen eta antzerkiaren alorrean, “Ez naiz inoiz Dublinen egon” antzezlana Donostia Kulturaren 2021eko Dramaturgia Berrien deialdian hautatu zuten. Bestalde, “Beren Izenez” lanagatik Euskaltzaindiak ematen duen Lautan3 saria irabazi zuen, eta 2022an, “Candidatos” seriea Serielizados Kick laborategian hautatua izan zen. Markos Goikoleak (LaPiel konpainia) zuzendutako Beren izenez lana Jaione Urtasun eta Xabier Flamainke antzezten dute Mikel Martinezen laguntzarekin. Honetan, Jaione eta Xabier bikotea tanatorioan daude, Jaioneren aita hil berri delako. Diru faltagatik, hileta oso apala izan da: hilkutxa kartoizkoa da, loreak falta dira eta hildakoa makillajerik gabe dago.

GARBI | Urko Sáenz de Buruaga | Urko aktore, musikari eta idazlea da. Aktore bezala, hainbat antzezlan aurkeztu ditu Gasteizko eta Donostiako antzerki-talde ezberdinekin. Publizitatean ere lan egin du. 2018an ‘Morrosko’ websaila sortu zuen, gidoilari, zuzendari eta aktore lanak burutuz. Lan horrek euskal websailik originalari saria eskuratu zuen ‘Bilbao Seriesland’ jaialdian, eta Rio de Janeiroko (Brasil) Rio WebFest-en aurkezteko aukera izan zuen. Urte berean, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak deitzen duten ‘Gazte Sortzaileak’ beka lortu zuen. Horri esker, ‘Oskola’ musika-elkarrizketen saioa grabatu ahal izan zuen.

DUZHE DOBRE | Iñaki Cid (amaHiru konpainia) | Iñigo Elosegi, Iñaki Cid eta Eneritz Sanchez Donostiarrek sortutako eta osatutako taldea da. Antzerki munduan elkarrekin urte asko igaro ondoren 2022an amaHiru konpainia sortzea erabaki zuten. Haien lehenengo lana GAIZKI antzerki laburra izan zen 2022an Joserra Fachadoren zuzendaritzapean eta Bilbon Pabellón Nº6-ko jaialdian publikoaren saria lortu ostean, hainbat emanaldi eman genituen herri desberdinetan. 2023an, Duzhe Dobre lana sortu zuten, berriz ere Joxerra Fachadorekin elkarlanean eta Bilbon Pabellón Nº6 -eko antzerki laburren jaialdian estreinatu eta Kriseilu saria jaso genuen; euskarazko ikuskizun hoberenaren saria. Bi antzerki laburren arrakasta ikusita DUZHE GAIZKI ikuskizuna sortu genuen 2023 urte amaieran.

*Edukiera mugatua izango du jarduera honek eta gonbidapenak eskuratu behar dira ezinbestean. 19:30etako saioa betetzen bada, bigarren saio bat egingo da 20:30ean.

Fecha

28 Nov 2024
Llegas tarde

Hora

19:30 - 20:30

Lugar

Izaskun Arrue Kulturgunea
Herrería 30
Categoría