Soinu Mugitua / Amorante: Harri Herri Har

Soinu Mugitua

‘Site specific’ erresidentziaren saio irekia: ahotsa, soinua eta argiaren esperimentazioa faktoria espazioan. Shua performance kolektiboa [Detroit]:  Laura Quattrocchi, Joshua Bisset eta Stéphane Garin Euren obren bidez gorputz eta ahotsen enpatia, identitate aniztasuna zein gorputzarekiko, publikoarekiko eta ingurunearekiko interakzioa bilatzen dute; baita beraien eraldaketa ere. Era berean, espazioaren eta interakzioaren mugak hausten saiatzen dira. Euren hitzetan, ikaskuntza prozesuak ondorengo sortzaile eta guneetan eskuratu zituzten: Daniel Lepkoofekin NYCn, Elaine Summersekin Kinetic Awarenessen, Carl Andersonekin Skinner Releasingen, Barbara Mahlerrekin Klein teknikan eta Feldenkrise Metodoaren prestakuntza jarraia. Finean, euren proiektuek antzoki, arkitektura, landa eremu eta komunitateekin dute interakzioa, esperimentazio eta kultur mugimenduaren bidez. Komunitatearekin zein Aiaraldeko sortzaileekin tailerrak egingo dituzte, beraien egonaldian zehar.

Amorante: Harri Herri Har

Diskoan, kanpaiak, malenkonia, festa, animaliak eta poesia ageri dira. Zahartzaroari edota zubi baten dantzan jartzeari kantatu diot. Harkaitz Canok, errekak tristuraren sendabide bihurtu ditu. Odei Barrosok zezenaren begietatik epaitzen gaitu. Bilintxek pobrearen suertiarekin, gizartea hainbeste aldatu ez dela erakusten du. Beste hitzotan, agure bat kanpai eske, habanera bat, iraultzaren nostalgia edota jai ostean topatutako poemak agertzen dira.

Fecha

27 Oct 2024
Llegas tarde

Hora

18:00

Precio

10,00€

Lugar

Faktoria, Laudio
Errotari Kalea 4-8 Llodio