Bisita gidatua «Euskal Serie Kosmogonikoa»

Euskaraz: abuztuak 23 / irailak 20
Ordua: 19:00 h.

(Bisita eskaintzen den hizkuntzetako batean eskaririk ez badago, edozein hizkuntzatan egin ahal izango da.)

Doako bisita, aldez aurretik izena eman gabe. Parte-hartzaileak Montehermosoko klaustroan itxarongo dute eta, etorritako hurrenkera errespetatuz, erakusketara jaitsiko dira gidariak lagunduta. Gehienez 25 pertsona.

50eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadan, bilakaera estetiko batean murgildua zegoen Nestor Basterretxea, adierazkortasun emozional eta figuratibotik hasi, eta formaren eta espazioaren arteko erlazioak zorrotz aztertzeraino. 1960an, José María Moreno Galván arte-kritikariak idatzi zuen Basterretxearen eskulturak uko egin ziola «bere forma-irmotasunarena ez den arrasto orori», baina 1972an, Jose Miguel Barandiaranek bere Diccionario de la Mitologia Vasca (Bilbo, 1972) lanean egindako ikerketa etnologikoa abiapuntutzat hartuta, forma-analisiaren bideari ekin zion Basterretxeak, eta Euskal Serie Kosmogonikoa saila sortu zuen.

Etapa berri horretan, abstrakziorik arrazionalistena alde batera uzten du une batez, adierazkortasun sinbolikora itzultzeko. Euskal kulturari buruzko keinuz eta edukiz betetako begirada, mitologiari begira kasu honetan. Haritz-egurrezko hemezortzi eskultura, Euskal Herriaren unibertso jatorrizkoenari eta sakratuenari itxura ukigarria ematen diotenak; eskultura garaikidearen espiritua kultura tradizionalarekin lotzen duten obrak. 1973an hauxe zioen artistak: «Nabilen bide hauetan, iruditu baitzait mendeak daramatzadala hauetan ibiltzen, jeinuen eta jainkoen izenekin eta ahalmenekin egin dut topo, sinbolo, sinesmen, mehatxu, oinaze, itxaropen eta portatzeko modu izan zirenak gure antzinako bizitzako gau luzean»

Fecha

20 Sep 2024
Llegas tarde

Hora

19:00

Lugar

C.C. Montehermoso
Fray Zacarías Martínez, 2
Categoría