Orreagatik Iragan Hurbilera. Festival AtauriArt

Lourdes Imazek idatzi du antzerkia eta 21 herritarrek osatzen duten Historia Oroituz Antzerki Elkarteak antzeztuko du.

Herriko antzerki elkarteak taularatzen duen bosgarren antzezlana izango da, Lourdes Imazek idatzi duen hirugarrena. Lourdesen arabera, «antzezlan berri hau bi garai desberdinetan dago kokatua. Alde batetik, baskoiek Orreagan Karlomagnoren tropak gailendu eta Eneko Aritza baskoien lehen errege izendatu zuten garaietan, VIII. eta IX. mendeak. Eta bestetik, XX. mendearen bigarren erdialdera, frankismo garaian. Azken honetan zenbait esketx antzezten dira, garaiko irakaskuntza, erlijioaren indarra, jendearekiko errepresioa eta abar azaltzeko».

12 gaztetxo eta 9 helduk parte hartuko dute. Lehen zatian, Orreagakoan, haurrak izango dira protagonista eta helduak bigarrengoan. Lourdesen esanetan, «gure asmoa, bi garai horien artean lotura bat sortzea da, iraganeko garai desberdinetako euskal herritarrak jasan dituzten erasoak azalduz, gertatutakoa ez dezagun ahaztu».

Fecha

19 Oct 2024

Hora

20:00

Lugar

Centro Sociocultural, Maeztu (Arraia-Maeztu)
Calle La Estación
Categoría