Irakurle klubeko: Sara Goiria
Eva Forest Liburutopiako irakurle klubeko hirugarren saioa Sara Goiria gonbidatuarekin. Hilero bigarren ostegunean arratsaldeko 7etan elkartzen da Kuttunak irakurle kluba. Saio bakoitzean gonbidatu berezi bat izaten dugu, eta irakurri beharreko liburua pertsona horrek proposatutakoa izango da. Ikasturte honetako lehen saioan Sara Goriiak proposatutako liburua izango dugu hizpide: Amélie Nothomb belgikarraren ‘Durduzaz eta dardaraz‘ (1999).
Taldeko hizkuntza nagusia euskara bada ere, txokoa belarriprest izan nahi duen jendearentzat ere irekita dago, eta euskaraz gutxi edo erdararen laguntzaz hitz egiten dutenei giro euskaldun batean parte hartzeko aukera ederra eskaini nahi diegu. Liburu gehien-gehienak beste hizkuntzetan ere eskuragarri daude, berdin du zein hizkuntzatan liburua irakurri taldean parte hartzeko.