Mikel Urdangarin & Lautada Orkestra

Badena eta ez dena proiektuaren abestiak eskainiko dituzte Mikel Urdangarinek eta Aguraingo Musika Eskolako partaideek.

Urdangarinen errepertorioko abesti esanguratsuenetako batzuk orkestrarako moldatuta eta Musika Eskolako ikasleek interpretatuta.

Proiektu honekin Mikel Urdangarinek 25. urteurrena ospatu du musikagintzan.

Badena eta ez denan Mikel Urdangarinen errepertorioko abesti esanguratsuenetako batzuk biltzen dira, orkestrarako bereziki moldatuta. Esan daiteke abesti bakoitzak bide propioa hartu egin duela moldaketa hauekin.

15 abesti biltzen ditu Badena eta ez denak. Denak, bat ezik, Urdangarinen errepertorioaren abestiak dira, bereziki lan honetarako hautatuak. Badago abesti berri bat ere bai, Kontatu berriz: Mikel Urdangarinen musika eta Kirmen Uriberen letrarekin.

Bingen Mendizabalek moldatu ditu abestiak orkestrarako, bi ezik: Kideari, Fernando Velázquezen moldaketa dela; eta Munduari begiratzeko modu bat, Koldo Uriarteren ardura izan dena.

Fecha

20 May 2023
Llegas tarde

Hora

19:00

Lugar

Sala Harresi Aretoa, Agurain
Zapatari Kalea 15, Agurain
Categoría