Korta, Askatasun Haizea
1979ko ekainaren 25ean Korta erail zuten. Hil zuten balak euskal errefuxiatu politikoen aurkako Espainiako gerra zikinaren mertzenarioek jaurti zituzten. 25 urte bakarrik bizi izan zen, baina bere ibilbidea belaunaldi konprometitu, ameslari eta errepresaliatu baten erretratua da.
Dokumental honek bere historia kontatzen digu, bere senide, lagun eta militantzia kidei ahotsa emanez. Lan hau ahanztura eta inpunitatearen aurkako oihua da. Etorkizunez betetako memoria ariketa bat, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko kontakizun ahalik eta osatuena eraikitzen jarraitzeko.