Idazteaz Beste: Egungo Euskal Ipuingintza
Euskal ipuingintzaren eremuan barneratu eta elkarrizketa saio honetan gonbidatuen sorkuntza prozesuez, idazketaz eta, bereziki, euren ipuinez arituko gara. Era berean, egungo ipuingintzaren zenbait ertz jorratzen ere saiatuko gara.
Gonbidatuak: Garazi Arrula Ruiz (besteak beste, Gu orduko hauek eta Lurraz beste ipuin liburuen egilea eta Txalapartako editorea) eta Iñigo Astiz (besteak beste, Monogamoak ipuin liburuaren egilea eta Berriako kazetaria).
Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.
Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.