Haizkan
Haizkan taldea Urdiainen, Sakanan sortutako taldea da. Euken Perez baterian, Haritz Goikoetxea baxuan eta Gaizka Lanas gitarra eta ahotsetan. 2020 urtean elkartzen hasi ziren, entsaiatzeko tokia bilatzen eta etorkizuna zein izango zen adosten. 2021. urtean entseguak egiten hasi ziren eta 2022an haien lehen lana kaleratu zuten, 5 abestietako Etsi izeneko EP bat. Egun, beste hiru single kaleratu dituzte eta diska kaleratzeko intentzioarekin daude.