Hacklab
Katxarroekin trasteatzea gustatzen bazaizu, software librea sortzen baduzu, teknologiarekin jokaera politikoago bat izan nahi baduzu edo informatikaz ikasi nahi baduzu, 2024ko abenduak 11an, asteazkenean, Euskal Herriko Hacklaba-ren 2. bilera burutuko dugu Gasteizko ZAPateneon 18:00etan.
Gaur egungo kapitalismo teknologikoaren aurka borrokatzeko espazio ireki bat sortu nahi da non teknologiaren erabilera politizatu eta eraldatze sozialerako tresna bihurtu.
Animatu parte hartzera!