
“Emakumeen istorioak Ukraniako gerratean” Ura Iturralde
Kaleko Kazetaritza bertatik bertara jardunaldietan, Ura Iturralde fotokazetariak hitzaldi bat emango du. Hitzaldi horretan, 2022ko udan gerran zehar emakume ukrainarrei buruzko bi proiektutan lan egitera Ukrainara joan zenekoa kontatuko du.
Lehenak Kievera eraman zuen, Ukrainan praktikatzen den haurduntza subrogatua dokumentatzera. Bigarren lanean Bika ezagutu zuen, Ivankiv hirian jaioa eta Kieven bizi den emakumea. Bikaren familia errusiarren okupaziopean bizi izan zen hilabetetik gora.
Hizlaria: Ura Iturralde, argazkilari dokumentalista da. Freelance aritzen da, eta Estatuko zein nazioarteko komunikabideetan argitaratu du bere lana, honako hauetan besteak beste: Interviú, 7K, 7Haizetara, Vice,Vice UK eta Al Jazeera. 2018an BAFFEST jaialdian euskal argazkilari berri onenaren saria irabazi zuen, Irango LGTB komunitateari buruzko Hidden Iran lanarekin. Bolivian (La higuera del Che) eta Ukrainan ere aritua da lanean.
Sarrera doan
Sarbidea, eskuineko alboko atetik (iparraldeko sarrera).