Bisita gidatua World Press Photo erakusketara
- Bisitak ostegunetik larunbatera, 18:00etatik 19:00etara eta igandetan 12:00etatik 13:00etara egingo dira (ostiraletan eta igandetan euskaraz / ostegunetan eta larunbatetan gaztelaniaz).
- Ez da izenik eman behar.
- Gehienez 25 pertsona.
- Taldea eraikineko klaustroan osatuko da jendea iritsi ahala eta ordena errespetatuz erakusketara gidarekin jaitsi arte.
WORD PRESS PHOTO 2024
2024ko urriaren 17tik azaroaren 17ra, Ur biltegian.
Astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Argazkian, Inas Abu Maamar ateratzen da bost urte zituen eta hila jantziarekin azaltzen den Saly ilobaren gorpua besarkatuz. Iloba, familiako beste lau kiderekin batera, Israelek bere etxebizitzaren kontra bota zuen misilaren ondorioz hil zen 2023ko urriaren 17an, Gazako Jan Yunis udalerrian. Israelgo armadak zibilek zerrendaren hegoaldera joan behar zutela iragarri zuen gune hura seguruena zelakoan, baina abiazioak gogor bonbardatu zituen Yan Yunis eta hegoaldeko beste herri batzuk. Reuters agentziako argazkilari gazatar batek, Mohammed Salemek, ateratako argazki tragiko eta hunkigarri hori izendatu dute World Press Photo 2024ren urteko argazki. Irudi hori aparteko erakusketa honetan ikusi ahal izango dugu. Izan ere, berriro ere Vitoria-Gasteizen izango da munduko fotokazetaritzako erakusketa entzutetsuena, World Press Photo, Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi zaharrean.
Neurri handiko 60 paneletan, 24 herrialdetako hogeita hamar argazkilari inguruk ateratako 140 argazki egongo dira ikusgai Arabako hiriburuan azaroaren 17ra arte. Argazkiak nazioarteko epaimahai independente batek aukeratu ditu 130 herrialdetako 3.800 kazetari grafikok ateratako 61.000 irudi baino gehiagoren artean.
WPPren edizio berri honek jasotzen dituen ikusizko istorioetakobatzuk dira hauek: Tunisiako gazteen etorkizun gabezia, Ukrainako gerrarenondorio ekologikoak, Estatu Bautetako lehen errefuxiatu klimatikoak, Txinakoitsasoan izandako liskarrak edo migrazioen alderdi ugariak.
Erakusketa horrekin batera, MontehermosoKulturuneak “Kaliforniar Ametsa” erakusketa eskainiko du Estatuan moduesklusiboan. Erakusketa Ipar Amerikako argazkilari sarituak etaWisconsineko Unibertsitateko irakasleak, DarcyPadillak, egindakoa da. Ipar Amerikako estatu aberatseneko kaleetan babesikgabe bizi diren etxerik gabeko milaka pertsonei buruz urte luzez egindakoerreportaje zabala jasotzen du erakusketak.