Benizze / LaMia Mari
Beñat Goitiak sortutako BENIZZE proiektuak EHZ Festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkarrek antolatzen duten “Paradisu Zinema Musika Beka”ren irabazI zuen 2023an. Berea izan zen aurkeztu ziren 28 proposamenetako bat, eta irabazi egin zuen. Entzun bezain pronto, hiru epaileak proposamenaren freskura, argitasuna eta konbentzimenduaz jabetu ziren. Ñabardura askotako musika elektronikoa, oso ikusgarria eta oso esplizitua… Beñatek berak, zera dio: “1960an, bidea ireki zuen Ez Dok Hamairuk, abangoardia eta tradizio herrikoia uztartuz. Azken 20-30 urteotan, berriz, egoera soziopolitikoaren ondorioz, artean garbi islatu den izozte bat izan da. Gaur egun, izoztetik ateratzeko baldintzak badaudela uste dut. Pandemiak ere horretan lagundu du, haustura bortitzago bihurtuz. Testuinguru horretan kokatzen dut Benizze proiektua. Hausturarako proiektu gisa aurkezten dut, 60ko hamarkadan hasi zen Euskal Kantagintzan fase berri batean irekitzeko. Helburua da euskal eszenan musika elektronikoa protagonista bihurtzea”.
Bekaren babesean egindako lan honen ekoizpena, «Basati», Beñatek berak hartu du bere gain, Víctor Sánchezekin batera, Elkarrek Adunan duen estudio berrian.