Piztu! EmakumeOn energia

Piztu! EmakumeOn energia

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin?
Ezoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia
piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz guztiontzat
aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko
bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu
ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua?
Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea
emakumea balitz?
Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan
bi aktoresek dena buruzgora jarriko dute, emakume
zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie
ardatz eta gidari izanik emakumeak zientzian izandako
benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu
egingo ditugu ere. Eta bidai honen ondoren, guztien
barnean ideia berriak piztuz, beharbada makina horrek
barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara.

Fecha

17 Jun 2023
Llegas tarde

Hora

20:30

Lugar

Plaza de Labastida
Categoría