Barruan Duguna / Askatasun Doinua
–Mitxel Elortza-
«Barruan Duguna»
Xarek amamaren hutsunea sentitzen du. Iristear da Gau Beltza, ez daudenak oroitzeko gau magiko eta berezia. Nola lortuko ote du Xarek barruko min hori kentzea?
BALIO GILTZARRIAK:
Gau Beltza bezalako familia tradizioak mantentzearen garrantzia helarazi nahi da. Hala, Xarek eta amama Lolik euren arteko lotura mantentzeko aukera dute, baita hil ondoren ere. Honek belaunaldien arteko konexioaren garrantzia islatzen du, baita belaunaldi batzuetatik besteetara helarazitako ohitura eta sinesmenekiko errespetua ere.
«Askatasun Doinua»
Askatasun doinua” ipuinak haurrak erdigunean jarri nahi ditu. Enpatia, elkartasuna eta kulturartekotasuna balioan jarriz, musika eta artearen bidez palestinar herriari ez dagoela bakarrik erakutsiko diogu.
Garrantzitsua da haurrei egoera azaldu eta euren parte hartze aktiboa ahalbidetzea. Izan ere, 20.000tik gora adingabe hil ditu Israelek azken urtean eta beste horrenbeste galduta, desagertuta, atxilotuta, hondakinen azpian edo hobi komunetan lurperatuta daude Save the Children erakundeak emandako datuen arabera. Ikasturte hasiera oso bestelakoa izaten ari da Gazan, non eskolen %90 baino gehiago suntsituak izan diren.
Musika hizkuntza unibertsala da, zeinen bidez egoera bidegabeak edota sentimenduak helarazi ditzakegun. Gaza eta Zisjordaniak interpretatutako askatasun doinuaz salatu dezagun haien egoera mundu osoan zehar