Artxibo biluzia

Erakustaldea sortze prozesuan (EUSKARAZ)

Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten. “Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna.
Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Ekoizpena: Josu Zubia.

Fecha

28 Dic 2023
Llegas tarde

Hora

21:00

Precio

10,00€

Info

Ekarpena

Lugar

La Monstrenka
Cubo 1
Categoría