Arrisku-klase guztiak
CLASSE TOUS RISQUES. Claude Sautet, 1960. 107 min. FR. Azpitituluak: EU
Kriminal ezagun batek Italiatik Frantziara ihes egingo du, beste gaizkile batek lagunduta, bere gain dagoen heriotza-zigorra saihesteko. Hala ere, dena hankaz gora jarriko da bi herrialdeen arteko mugan gertaturiko tiroketa baten ondorioz.
Hau da Donostia Zinemaldiak Claude Sautet zuzendari frantsesari 2022an eskaini zion atzera begirakoan proiektatu ezin izan zen film bakarra. Jose Giovanniren eleberri batean oinarritua, Delerueren musika eta bi protagonista erraldoi ditu: Ventura eta Belmondo.
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoko txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoko txartel-leihatilan eta webgunean.
Apiriletik ekainera bitartean, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen proiektatuko diren hamabi film berrikustera eta ezagutzera gonbidatuko gaitu.
Lyongo Lumière Institutuarekin izaniko lankidetza arrakastatsuaren ondotik —elkarlan horren emaitza izan dira azken bi urteetan antolaturiko Lumière Saioak—, Filmategiak hamabi titulu jo ditu begiz; haietako batzuk aski ezagunak, eta beste batzuk, berriz, oraindik esploratzeke daudenak.