Antilletan Galdurik

Kepa Larrea

Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelako orbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten. Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzea konkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipen eta espoliazio mailaz ohartzeko.

Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarra zuten elizgizonak, epaileak eta gobernariak joan ziren: ahalik eta gastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozein baliabide erabilita ere. Eta suntsipen horretan badute zerikusirik Gaztelako koroaren zerbitzura joandako euskaldunek. Azken horiei buruz ari da liburu hau: «Antilletan galdurik».

Fecha

20 Jun 2024

Hora

19:00

Lugar

Eva Forest Liburutopia
Cantón de Santa María 4
Categoría