Soinu Zutabeak

Zuzendaria: Luis Orduña; Sopranoa: Jone Martínez; Bertako konpositorea: Oscar Navarro

Arthur Schopenhauer filosofo alemaniarrak musika eta arkitektura lotzen ditu ‘Arkitektura musika izoztua da‘ bere esaldi famatuan. Izan ere, konpositore eta arkitektoek dimentsioak eta proportzioak bezalako kontzeptuekin lan egiten dute, publikoan erantzuna ere modu partekatuan bilatuz, batez ere plazer- eta ongizate-sentsazioa.

Gainera, kontzertu honetan entzun ahal izango dugun bezala, askotan musika arkitekturako elementuetan inspiratuta dago. Oscar Navarrok, programaren lehen obran, Shanghai bezalako hiri baten kulturan eta fisionomian oinarritzen du bere musika, eta Erika Svanoe konpositorea, berriz, eraikin eder baina abandonatu batean sortzen diren ‘oihartzunetan’ inspiratzen da. Frank Tichellik, ordea, Sydneyko Opera handientsuaren eszenatokiaren gainean zuzenean zintzilikatzen diren halo formako apaingarri akustikoetan oinarrituta eraikitzen du bere musika.

Gasteizko Udal Musika Bandari Jone Martinez soprano bizkaitarraren ahotsa gehitu zaio lehen aldiz. Denok batera eramango dugu publikoa benetako esperientzia batera, magiaz betetako kontzertu honi esker.

Errepertorioa:

  • ‘Shangai‘*, Oscar Navarro
  • Echoes (ecos)’, Erika Svanoe
  • ‘Angels in the Architecture’*, Frank Ticheli. Jone Martínez, soprano
  • ‘I Shall Love But Thee’, Jan Van der Roost. Jone Martínez, soprano
  • Spring‘*, Johan de Meij. Jone Martínez, soprano

* Udal Bandak abesti hau jotzen duen lehenengo aldia da

Sarreren eta Abonuen salmenta Principal Antzokiaren lehiatilan eta web orrialde honen bidez izango da.

Ikuskizun honetarako SARRERAK

Fecha

13 Dic 2023
Llegas tarde

Hora

19:30

Lugar

Teatro Principal Antzokia
San Prudencio 29
Categoría