Aitzina Ceol

Maskaraba Arabako Landa Inauterien Kultur Elkartek (AHIK)  eta inplikatutako herriek sortutako ekimena da. Maskarabaren helburua da Arabako herri ezberdinetan historikoki ospatu diren landa inauterietako pertsonaiak, erritualak, maskarak, botargak…. ekitaldi bakar batean biltzea eta ikustaraztea. Ekitaldi honek, beraz, kultur adierazpen horiei ikusgarritasuna emateaz gain, horien ezagutza sustatzen du, eta herrien arteko batasuna bultzatzen du. Belaunaldi gazteenak inplikatzeko modua ere bada.

Lehenengo edizioa Zalduondon ospatu zen, 2024ko azaroaren 16an, eta bertan bildu ziren Salcedo; Ilarduia, Egino eta Andoin; Kanpezu; Kuartango; Zalduondo; Oion eta Guardia-Biasteriko ordezkariak.

Eta 2025eko Maskaraban zer?

Topaketa urriaren 25ean izango da Santikurutze Kanpezun, eta, aurten ere, adin guztietako herritarrentzako jarduera-egitarau zabala eskainiko du; desfile koloretsua, hitzaldi kulturalak, kontzertuak eta baita Arabako gaua argituko duen ikuskizun piroteknikoa ere.

Aitzina folk jaialdia proiektu interesgarri honekin elkarlanaen ari da eta, horrexegatik, gure musika-taldeak, Aitzina Ceol-ek, Maskarabaren testuinguruan dantzarako kontzertua eskainiko du 12:30ean.

Fecha

25 Oct 2025

Hora

12:30

info

info+

Etiquetas

Aitzina Folk

Lugar

Santa Cruz de Campezo (Kanpezu)
Categoría
info+