
Harmonia, Non Zaude?
Kiki, Koko eta Moko pailazoek ezin diote ekin ikuskizunari, oztopo batzuk direla kausa eta HARMONIA behar dute, jarraitu ahal izateko. Hori dela eta, haurrei eskatzen diete lagun ditzaten, eta HARMONIARI deitzen diote denek. Arbola jakintsu, Basajaun eta Mariren (Anbotoko Damaren) aholkuei jarraiturik, HARMONIA agertzen da ikuskizunean. Pailazo, haur eta publiko osoak, jolasean eta barrez, alde guztietara zabaltzen dute, gure Planetako bazter guztiak eta bihotz oro kutsa ditzan. Esketxek ez dute faltako erritmo, kolore, “pailazokeria”, parte-hartze, malabare, zuzeneko musika, abesti, dantza eta jokorik… eta alaitasuna bor-borka.