
Ombuaren Itzala
“Ombuaren Itzala” filmak Pello Mari Otaño bertsolari-poeta handiaren memoria berreskuratu nahi du belaunaldi berrientzat, bera izan zelako bere garaian euskal kulturaren egile bikain eta sortzaileenetariko bat.
Pello Mari Otaño Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen, bertsolariz osaturiko famili txiro batean. Bertso paperengatik zen ezaguna, baina poesia ere landu zuen. Otañoren ezaugarri nagusietako bat lirismoa da. Pentsalari askea ta autodidakta, bizitzan zehar lan multzoen sortzailea da. Euskal Herriko lagunekin maiz mantentzen zituen harremanak kartaz, eta guztiak beti bertsoz idatziak ziren. Horrez gain, bi opera libretoak idatzi zituen; baita ere diasporako seme-alabei euskaraz ikasteko metodologi bat asmatu.